San Mamesen jokatzea... ez da egunero gertatzen!

Zuk eta zure lankideek Katedralean jokatzeko ametsa partekatzen baduzue, amaitu ezazu Athletic Clubek datorren maiatzaren 30ean San Mamesen antolatutako enpresen arteko 7. Futbol Txapelketarako izen-ematea erantsitako inprimakiaren bidez.

Sortu zure talde propioa enpresako kideekin eta parte hartu San Mamesen, bere osotasunean, jokatuko den jardunaldi bakarreko txapelketa zoragarri honetan.

Hiru partida bermatuta daude eta gehienez sei, zure taldea finalera iristen bada. Norgehiagokek 20 minutuko iraupena izango dute, final handiak izan ezik, 30 minutuko iraupena izango baitu.

Aurten, 14 jokalarirekin (zazpi jokalari eta zazpi ordezko) osatu ahal izango duzu zure talde mistoa txapelketa jokatzeko.

San Mameseko hiru futbol zelai izango dituzu epaile federatuekin eta estadio propioko aldagelekin. San Mamesen jokatzeko ametsa bizi izateko esperientzia paregabea.

Izen-ematearekin batera, txapelketaren ekipazio ofiziala (kamiseta, galtzak eta galtzerdiak) eta indarrak berreskuratzeko janaria, San Mames VIP Arean izango dena.

Talde bakoitzak gonbidapen kopuru bat izango du esperientzia ahaztezin hau San Mameseko harmailetatik familia eta lagunekin partekatzeko.

Izena emateko prezioa talde bakoitzeko (12 pertsona) : 2.750 € + BEZ.

*Taldea 14 partaidez osatu daiteke, 300€/pertsona ordainduz.

Plaza mugatuak. Eman izena jada!