
Bete zure ametsa. Jokatu San Mamesen.
Interesa baduzu, bete itzazu ondorengo eremuak eta amaitu ezazu Athletic Clubek datorren maiatzaren 31n San Mamesen antolatutako enpresen arteko 7. Futbol Txapelketarako izen-ematea erantsitako inprimakiaren bidez.
Sortu zure talde propioa zure enpresako kideekin eta parte hartu San Mamesen bere osotasunean jokatuko den jardunaldi bakarreko txapelketa zoragarri honetan.
Hiru partida bermatuta daude eta gehienez sei, zure taldea finalera iristen bada. Norgehiagokek 20 minutuko iraupena izango dute, final handiak izan ezik, 30 minutuko iraupena izango baitu.
Hamabi jokalarirekin (zazpi jokalari eta bost ordezko) osatu ahal izango duzu zure talde mistoa txapelketa jokatzeko.
Gainera, San Mameseko soropilaren gainean hiru futbol zelai izango dituzu epaile federatuekin eta estadio propioko aldagelekin. San Mamesen jokatzeko ametsa bizi izateko esperientzia paregabea.
izen-ematearekin batera, txapelketaren ekipazio ofiziala ( kamiseta, galtzak eta galtzerdiak) eta bazkaria, San Mames VIP Arean izango dena.
Bakarrik ez egoteko eta harmailetako kemena sentitzeko, talde bakoitzeko gonbidapen kopuru bat izango duzu txapelketa San Mameseko harmailetatik zuzenean jarraitzeko.
Izena emateko prezioa talde bakoitzeko: 2.500 € + BEZ.
Plaza mugatuak. Eman izena jada!