Dena prest Eskolako ate irekien egunerako

 

Apirilaren 19an Galdakaon zuen zain egongo gara Athletic Clubeko jokalariak bezala entrenatzeko Eskolako ate irekien jardunaldian. Saioa behar bezala garatzeko, honako argibide hauek kontuan izan, eta gogoratu orri honetako formularioa betetzea ezinbestekoa dela parte hartuko duzuela baieztatzeko:

• Hitzordua: 16:00-etan Santa Barbara futbol zelaian.

• Jokalariak arropaz aldatuta iritsi beharko dira, zuzenean jokalekura igotzeko prest.

• Jokalekuan bertaratzea egiaztatu ondoren, entrenamendua unean-unean hasiko da.

• Saioa amaitzean, jokalariak eta senideak instalazioetatik irten daitezela eskatzen da.

• Senideak 16:30etan entrenamenduaren hasiera ikusi dezakete.

• Jokalari bakoitzak bere ur-botilatxoa eramatea gomendatzen da.