
Jolas Eskola 2025: txikienek jolasaren bidez ikasten dute Lezaman
Programa honek, jolasaren bidez, koordinazioaren garapena, mugikortasuna eta eguneroko egoerak modu autonomoan konpontzeko gaitasuna sustatzen ditu. Saioak igande goizetan izaten dira Lezaman, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era eta 12:00etatik 13:30era. Txanda bakoitzean gehienez ere 50 lagunek har dezakete parte.
Eman izena hurrengo topaketetan abisatzeko:
- Otsaila
- Martxoa
- Apirila
- Maiatza
- Junio
Jolas Eskolaren helburu nagusia athleticzale txikiei oinarri sendoa ematea da, etorkizunean kirolaz goza dezaten. Beren adinera egokitutako jolasen bidez, haurrek hainbat material eta espaziorekin esperimentatuko dute, eta, bitartean, funtsezko trebetasunak eskuratuko dituzte, hala nola gorputzaren kontrola eta koordinazioa. Ikuspegi ludiko hori gurasoek jardueretan parte hartzearekin osatzen da, ingurune emozionalki segurua eta dibertigarria sortuz.